Egs-Ren Egitura

Militantea. Gazte Sozialistetan afiliatu den pertsona, antolakundearen funtsezko elementua da eta gure ahaleginak horren inguruan egin behar ditugu. Garrantzitsuena bere hitza da.

Batzorde Exekutiboa. kide anitzeko organoa da, Udala edo barrutia ordezkatzekoa, eskualdekoa/intsularra/probintziala, erregionala/autonomikoa/nazionala edo federala izango da. Dagoen esparruko militanteek osatuko dute eta ondoko barrutiak politika eta ekonomia arloan kudeatzeko ardura du: udalekoa, eskualdekoa/intsularra/probintziala, erregionala/autonomikoa/nazionala eta federala.

Batzarra. Udal mailan dagoen organo gorena da; Udal edo Barrutiko Taldearen militante guztiek osatuko dute.

Batzordea. Taldearen organo gorena da eta Taldeak definitutako politika (udal mailan) eta Kongresuek definitutako politika (eskualde/intsular/probintzia, erregio/autonomia/nazio mailan eta maila federalean) aplikatuko du. Udal edo Barrutiko Taldeetako (eskualdekoak/intsularrak/probintzialak, erregionalak/autonomikoak/nazionalak) ordezkariek osatuko dute. Batzorde Exekutiboaren kudeaketa ebaluatuko dute.

Kongresua. Organo gorena da. Udal edo Barrutietako (Intsularrak/Probintzialak) Taldeetako kongresuetan aukeratutako militanteek osatuko dute. Hitz egin dezakete eta botoa emateko eskubidea dute. Batzorde Exekutiboa aukeratuko dute.