Nazioarteko eta lankidetzazko Politika
Etorkizun baketsua nahi dugu. Alderdi anitzeko Erakundeen bitartez bakea eta demokrazia sustatzearen alde apustu egiten dugu eta Legeaz haraindi babesik gabeko herritarren kontra alderdi bakarretik indarra erabiltzeko saio guztiei uko egiten diegu.
Horregatik sinesten dugu premiazkoa dela “zibilizazioen talka” Zapaterok proposatzen duen Zibilizazio arteko Elkartasunarekin ordezkatzea, izan ere, nazioarteko ordena justu eta munduko aberastasunen banaketa egokiaren bitartez, munduko biztanle guztiontzako bizitza eta askatasun maila egokia eskaintzen duten mugimendu aldatzaileak eragin daitezkeela uste dugu.
Europazale gisa, Europak Bake eremu izan behar duela uste dugu, bakea lorpen eta funtsezko balore gisa gordetzen duen Europa batu batek nazioarteko politika egonkortu dezake eta horixe egin behar du. Ulermenean oinarritutako munduko ordena bultzatu behar dugu, eta ez mehatxu militarrean oinarritutakoa.
Sozialistok ziur gaude, eta beti egon izan gara ziur, elkarrizketa eta negoziazioak armak ordezkatu behar dituela. Gizartea ezin daiteke engainatu, txantajeak eta mehatxu militarrak ez ditu XXI. mendeko gatazkak konponduko, larriagotu egingo ditu.
Nazioarteko elkarlanaren alorrean, herri erakunde guztiek funts ekonomikoak nazioarteko elkarlanerako eta garapenerako bideratzeko lan egin behar dugu.
Geure ustez, herri erakunde guztiek beren aurrekontuetako %0,7 elkarlanera bideratzeko konpromisoa hartu behar dute.















