Ingurumena
Ingurumena politika guztietako zeharkako esparru, lehentasunezko politika eta sozialista gazte moduan dauzkagun ideien funtsezko oinarri gisa ulertzen dugu.
Ingurumenak, elkarte garen heinean, geure hitzaldiko oinarri nagusietariko bat eta garrantzi bereziko lehentasun politiko bat izan behar du gero eta sentsibilizatuago dagoen eta kalean dauden eta oso garrantzitsutzat jotzen diren arazoentzako konponbideak eskatzen dituen gizartean azaltzen garenean.
Herrialderik behartsuenak garatzea ahalbidetzen duen etorkizun iraunkor baten alde apustu egiten dugu, energia garbien eta garapen iraunkorraren alde, bai Espainiari dagokionez, baita mundu mailan ere.
Kyotoko Protokoloan hartutako konpromisoak betetzea, Garapen Iraunkorrarekin konpromisoa hartzen duen politika bat, geure herrialdeko habitat naturalak babestea, dauzkagun bioaniztasuna eta endemismoak babesteko, eta basamortutzearen kontra borroka egitea geure aldarrikapen zerrendaren zati dira, eta ingurumen politika honen lehentasunezko helburu izan behar dute.
Horrez gain, gehien kontsumitzen duten autoei zerga ekologikoak ezarri behar zaizkiela, uraren kultura berri bat sustatzean eta kostaldeko garapen urbanistiko iraunkorraren (kirol porturik eta hondartza artifizialik gabe) garapenari mesede egitean sinesten dugu. Energia berriztagarrien alde ausarki egitea ezinbestekoa da, eta horren barne sartze da maremotriz bezalako energia berrien gaineko ikerketen alde egitea.
Maila lokal eta pertsonalean gauza asko egin daitezke. Ingurumenarekin lotutako baloreak sustatu behar dira: ekologismoa, landako aisia, ingurumeneko boluntariotzak, birziklatzea, ura, elikagaiak, elektrizitatea, erregai fosilak, etab. bezalako baliabideen erabilpen eraginkorra eta balorazioa.



