Hezkuntza

Gazte sozialistak ziur gaude Hezkuntza gizarte osoaren funtsezko oinarri bat dela. Historian zehar emantzipazioa lortzeko, askatasun mailarik altuenak erdiesteko, mundua aldatzeko, desberdintasunak konpontzeko eta gizarteak bidezkoagoak izatea lortzeko bide nagusia izan da.

Gazte sozialistok Hezkuntzak publikoa eta laikoa izan behar duela ulertzen dugu. Gure ustez erlijio eskolek, erlijioa zeinahi izanda ere, ez dute eskolako jardueren zati izan behar, izan ere, ez daukate zerikusirik. Baina, baliabideen optimizazioaren alde egiteko, geure ustez, beste edozein elkartek bezala, espazio publiko horiek eskola orduetatik kanpo ere erabili ahalko dituzte, beti ere, bateratzea posible denean.

Itunak eta pribilegio guztiak eta itunpeko ikastetxe eta ikastetxe publikoen artean dauden desberdintasun guztiak pixkanaka ezabatzen joateko eskatzen dugu, eta itunpeko ikastetxeetako langileen eskubideak ondo zaintzea, izan ere, ezabaketa horrek ez die kalterik egin behar.

Gizarteak Hezkuntza Publikoaren kalitatea prestigiozko elementu gisa ikustea eta behar bereziak dauzkaten ikasleak sartzeko kuotak itunpeko ikastetxeetan ere betetzea nahi dugu.

Batxilergoa egin nahi ez dutenentzako hezkuntza formula alternatibo gisa, lanbide heziketaren alde ere egiten dugu. Heziketa zikloek lehenengo lan bat lortzeko prestakuntza lortzeko bide argietariko bat izan behar dute. Eta prestakuntza zabala, baina espezifikoa eskaini behar dute.