HBEren ongietorria
Lagun eta kide maiteok,
Ongi etorri Espainiako Gazte Sozialisten web orrialdera. Orrialde hau gazte guztiek geure elkartea, geure jarduerak, ideiak eta proiektuak hobeto ezagutu ahal izateko egina dago.
EGSko Hezkuntzako Batzorde Exekutiboko (HBE) kideok badakigu teknologia berriak gazteei politika hurbiltzeko tresna garrantzitsuak direla. Gazte Sozialistok parte-hartze politikoan sinesten dugu, baina ez da berezko helburu bat, gizartea eraldatzeko bide bat baizik. Horixe da geure bokazioa!
Gazteen parte-hartzea beharrezkoa dela eta parte-hartze horren bitartez herritarren bizitza hobetu daitekeela pentsatzen dugu. Geure ustez, gizarteak ezin du baztertu, zalantzarik gabe, Espainiako historian orain arte hoberen prestatu eta trebatutako belaunaldiaren ekarpena. Horregatik, web orrialde hau gazteei geure gizartea hobetzen laguntzera animatzeko tresna bihurtu nahi dugu.
Geuk egunero egiten dugu lan helburu hori lortzeko, eta horretarako, aktiboki parte hartzen dugu gazteen elkarteen mugimenduan, kalean, lantokietan eta institutu eta unibertsitateetan; eta noski, gazteen ikuspuntua, beren proposamenak, arazoak eta kezkak PSOEra eta erakundeetara eramaten ditugu eta konponbideak proposatzen ditugu.
Beren ideiak, ekimenak eta iritziak behar ditugulako, gazte espainiarren antza gehien daukan gazteen elkarte politikoa izaten jarraitu nahi dugulako, hemendik nor garen eta zer egiten dugun ikustera eta mugitzera animatzen zaitugu, baita gehienok amesten dugun gizarte hobe bat, berdintasunezkoagoa eta bidezkoagoa eraikitzen lan egiten laguntzera ere.
EXEKUTIBA FEDERALA
ESPAINIAKO GAZTE SOZIALISTAK















