Geure ideiak
Espainiako Gazte Sozialistak ehun urte baino gehiago dauzkan elkarte bat da eta demokrazia, bakea eta berdintasunean sinesten dugun gazteak gara elkarte horretako kideak. Internazionalistak eta errepublikazaleak gara eta gazteengan uste sendoa daukagu, eta horregatik lan egiten dugun haiengatik eta haientzat.
Gizarte hobe bat sortzeko, gazteria kritiko eta parte-hartzailea nahi dugu, bereziki, zuzenean eragiten diguten politikak landu eta martxan jartzeko aktiboki parte hartzeko gai den gazteria, izan ere, eskubide osoa daukaten herritarrak dira.
Argi daukagu etorkizuna geure esku dagoela, baina oraina, gaur egun bizi dugun errealitatea ere geure esku dago, eta geure ustez, gazteok orainaren parte aktibo izan behar dugu, orainaren protagonista izan nahi dugu eta izan behar dugu.
Gazteriaren politiken kontzepzio integrala eta zeharkakoa defendatzen dugu, geure herrialdeko gazteriaren kezka, ardura eta arazo guzti-guztientzat konponbideak eta erantzunak jasotzen dituena.
Jaso ditugun balore demokratikoetan eta guztion garapen berdinerantz doan eta gizarte kohesio, barne-hartze eta kultura artekotasun gehiago dauzkan gizartearen eraldaketan sinesten dugu.
Eskubide zibilen eta ongizatezko estatuaren hedapenaren buru den herrialdea izaten jarraitu nahi dugu, eta sozialismo gazte eta progresistaren alde apustu egiten dugu, baita kalean protagonista den eta bizi dugun aldaketa soziala sendotzea ahalbidetzen duen parte-hartzearen motorra den gehiengo gazteriaren alde ere.














