Geure Historia

Gazte Sozialisten lehenengo elkartea 1903ko irailaren 27an sortu zen Erandion, Bilbon, Tomás Meabek (elkartearen sortzaileak) "La lucha de clases” egunkarian “Derroteros” izenburuko editoriala idatzi eta hamar egunera. Editorial horretan, gazte sozialisten lehenengo elkartea izan zen Belgikako Guardia Sozialista Gazteen antzeko elkarte bat sortzeko beharra zegoela adierazten zuen.

Berehala sortu ziren elkarteak iparralde osotik zehar, bereziki, meategi edo industrialdeetan, hiri handietan eta langileen mugimenduaren hiriburu garrantzitsuenetan. Baina Espainiako Gazte Sozialistak, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, Bilbon 1906ko apirilaren 14a eta 16a bitartean egin zen batzar batean sortu zen. Batzar horretan Espainiako Gazte Sozialisten Federazio Nazionalaren sorrera onetsi zen.

1908an II. Batzar Federala egin zen, eta bertan, erakundearen oinarri ideologikoak ezarri ziren. Hortaz, erakundearen sorrera eragin zuen antimilitarismoaz gain, hezkuntza eta prestakuntzarekiko kezka, edo feminismo hasiberriaren kutsua erakusten zuten erabakiak onetsi ziren, eta horri esker, Gazte Sozialisten barruan, emakumezkoen taldeak sortzea onartu zen.

1908 eta 1919 artean, elkartea asko hazi zen, eta Espainia osoan zehar taldeak sortu ziren, baina, 1919. urtean III. Nazioartekoa osatu zen eta Gazte Sozialistak politikoki horren alde egin zuen, PSOEk, aldiz, II. Nazioartekoan mantentzea erabaki zuen, eta horrek haustura bat eragin zuen talde bien artean, haustura hori 1921. urtean gauzatu zen Ohiz kanpoko batzar batek, alde eskasarekin, Espainiako Alderdi Komunista sortu berria barne hartzea erabaki zuenean, eta horrela, Gazte Komunisten Federazioa sortu zen.

1925ean gazte talde batek Gazte Sozialisten elkartea berriz antolatzea erabaki zuten, eta EGSen I. Batzar Nazionala antolatu zuten, birsortzearen batzarra ere esaten dioten batzar horretan, berriro PSOEra sartzea ere erabaki zen. Horrela etapa berri bat hasi zen, Etapa horretan Gazte Sozialisten profil politikoa oso baxua izan zen, izan ere, PSOEren zuzendaritzak zorrozki kontrolatzen zuen, beldur zirelako 1921ean gertatutakoa berriz gertatuko ote zen.

EGSen III. Batzar Nazionala 1929an egin zen eta elkartearen jarrera politikoan aldaketa garrantzitsua eragin zuen, izan ere, programa politiko eta aldarrikapen propioen zirriborroa egitera ausartu baitzen, eta 1932an egin zen batzarrean finkatu zen.

Diktadura erori zenean, Espainian prozesu iraultzaile bat hasi zen, eta azkenean, 1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatu zen, horrek elkartea modu ikaragarrian haztea eragin zuen, eta 1929ko Batzarrean 1.500 kide izatetik, 1932ko otsailean egin zen Batzarrean 12.000 izatera igaro zen.

Bestalde, 1932ko Batzarra elkartearentzako behin betiko bultzada izan zen. Bertan, erabaki ugari jaso ziren, eta gazte guztien aldarrikapenezko jarduera programa bat egin zen, eta egoera politiko eta ekonomikoaren inguruan analisi serio bat egin zen. Gainera, milizia Sozialistak (talde horiek eskuineko eraso publiko eta komunikabideetakoei aurre egiten zieten Errepublikako Gobernuak gauzatzen zituen proiektuak ezagutzera eman eta azalduz) sortzeko arauak ere ezarri ziren.

Espainiako Gazte Sozialisten V. Batzarra 1934ko apirilean egin zen, eta bertan, norabide berri bat aukeratu zen, horrek 1936an Espainiako Gazte Sozialistak eta Espainiako Gazte Komunisten Batasuna batzea eragin zuen, horren ondorioz Gazte Sozialista Bateratuak (GSB) izeneko elkartea sortu zen eta Santiago Carrillo izan zen haren idazkari nagusia.  

Baina 1939ko martxoaren 14an Espainia Errepublikar osoko gazte sozialistak Madrilen bildu ziren eta Gazte Sozialisten Federazio Nazionala berriz sortzea erabaki zuten, Gazte Sozialista Bateratuak elkartea erradikal bihurtzea eta Alderdi Komunistara igarotzearen kontra zeuden buruzagi guztiak kargutik kendu ondoren.

Gerra zibilaren ondoren, kide gehienak erbestean, kartzelan edo klandestinitatean bizitzen zeudela, kanpotik elkartea berriz sortzen saiatu ziren, baina 1945eko apirilean, Toulousen egin zen Batzarrean Espainiako Gazte Sozialisten Federazio bakar bat sortzea erabaki zen eta elkarteak egoitza hiri horretan izan zuen.
Espainiatik irten ezin izan zuten ezkerreko kideen jazarpena eta sarraskiaren ondorioz, barneko antolaketa gogorragoa izan zen. Elkartea antolatzeko lehenengo harremanak kartzela eta kontzentrazio-esparruetan egin ziren, eta benetan, gazte sozialistak izan ziren Diktaduraren etapa osoan zehar elkarte sozialista bildu, berriz sortu eta mantentzeko lan gogorra beren gain hartu zutenak.

70. hamarkadaren hasieran, barneko kideak garrantzitsu bihurtzen joan ziren eta 1975ean Lisboan egin zen XI. Batzarrean beren garrantzia sendotu egin zen. 1977ko otsailaren 19an Espainiako Gazte Sozialistak legezko elkarte bilakatu ziren, eta urte bereko irailean, “Sozialismoa Hazarazi Dezagun” leloarekin, Espainiako Gazte Sozialisten XIII. Batzarra egin zen, eta bertan, ahalegin handia egin zen elkartea espezifikoki gazteriarena den politika batek baldintzatutako estrategia batera egokitzeko. Gazteriaren Konstituzio Gutunean garai hartan lantzen hasi zen Konstituzioan sartu nahi ziren gazteen aldarrikapenak jaso ziren eta Gazte Sozialistentzako erreferente politiko bat izan zen.

1982an PSOEk irabazi izana gazte sozialistentzako itxaropen eta ilusio handiko une bat izan zen, baina garaipenak elkartearen barruan tentsio uneak ere eragin zituen ez zelako ados egon Gobernutik hartu ziren erabaki guztiekin.

Gero politika eta gizartearen arloko aldaketen garaia etorri zen eta Gazte Sozialisten elkarteak bere ideia politikoak gizartean sortzen zihoazen behar berrietara egokitu behar izan zituen.

90. hamarkadaren hasieran, gazteriaren desmobilizazioak eta gazteen botoa eskuinera pasatu izanak gazteriarengana irekitzeko antolakuntza aldaketa bat beharrezkoa zela argi utzi zuen. 1993ko batzarrean aldaketa horretarako oinarriak ezarri ziren, eta 1996ko batzarrean gauzatu ziren, bertan, lan egiteko modu berriak ezarri ziren, eta zeregin nagusiak kontserbadorismoari aurrez aurre erasotzeko beharra, gazteen aukerak sustatzea eta familia sozialistaren eztabaidan zuzenean esku hartzea izan ziren.

Gazteak azaltzen diren foroetan antolakuntzan gehiago esku hartzeko eta berritzeko ildotik, bereziki Espainiako Gazteriaren Kontseilua, XXI. 2000. urtean egin zen Batzarretik aurrera indartu zen. Gainera, batzar horrek Gazte Sozialistak eta PSOEren arteko harremanen aldaketa bat eragin zuen. Gazte Sozialistak elkarteak Alderdiaren erabakiak hartzen zituzten organoetan berriz parte hartzen zuen, iritzia eta botoa emateko aukera zeukan, eta horrek entzuna izateko, eta aldi berean, gazteen ahotsa Alderdira helarazteko ahalmena handitu zuen.

Horrela, indarrean dirauen lan eredu berri bat bultzatu zen, bertan, gazte sozialistek PSOE eta gazteen artean eta alderantzizko harremanetan bitartekari moduan daukaten papera finkatu dute.  Epe horren ezaugarri izan da gazte sozialistek kalean, unibertsitateetan eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan izan duten presentzia; gazteen elkarte mugimenduen barruko parte-hartze aktiboa, mugimendu sozialekin lankidetza eta jarduera politiko sakona, eta horrek gazteen kezkak eta arazo nagusiak Alderdiaren erabakiak hartzeko esparruetara eramatea, konpromiso bihurtzea eta azkenean, politika zehatz bilakatzea ahalbidetu du.