Emantzipazioa
Aurrean dugun erronkarik garrantzitsuenetariko bat gazteen emantzipazioa areagotzea eta baldintza hobeetan egitea ahalbidetzea da.
Herritarrei, eta bereziki gazteei, etxebizitza bat eskuratzeko aukerak erraztera bideratutako etxebizitza alorreko politika publikoak egin behar direla uste dugu. Etxebizitza bat eskuratu ahal izatea eskubide konstituzional bat da eta herri administrazioek iniziatiba hartu behar dute eskubide hori egia bihurtzeko.
Zentzu horretan, ziur gaude beharrezkoa dela herri administrazio guztiek alde batetik etxebizitza babestuak eraikitzearen alde apustu egitea, bai alokatzeko etxebizitzei dagokienez, baita jabetza modukoei dagokienez ere; bestetik, etxebizitzak alokatzea sustatzearen alde apustu egitea, erosketarekin baldintza beretan lehiatzeko gai den aukera bilakatu dadin; eta azkenik, lurzoruarekin espekulatzea eta kontrolik gabeko hazkuntza urbanistikoa ekiditeko beharrezkoak diren neurri guztiak martxan jarri behar dituztela.
2004. urtean, Gobernu aldaketaren ondoren, etxebizitzaren alorreko politika publikoetan egon zen aldaketak norabide zuzenean jarri gintuen, Lurzoruaren Legea, Emantzipazioa Sustatzeko Plana, edo 2005-2008 Etxebizitza Plana bezalako neurriekin, baina geure ustez, beti aurreratu daiteke gehiago proposamen eta neurri berriekin.
Lanaren alorrean, egonkortasuna eta kalitatearen alde apustu egiten dugu, herri administrazioetatik ezegonkortasunarekin bukatzearen alde egiten duten eta lan istripuen kontra egiten duten, gazteen artean autoenplegua eta gizarte ekonomia bultzatzen duten eta laneko bizitza eta familiarena bateratzearen eta langileen prestakuntzaren alde egiten duten lan politika aktiboak sustatzearen alde apustu egiten dugu.
Azken urteotan gazteen emantzipazioaren alorreko politiketarako itxaropen gehiago eskaintzen duen testuingurua eraiki dela uste dugu, eta horregatik borrokatzen jarraitu nahi dugu, gazteen parte-hartze kritiko eta aktiboarekin, eta guztion artean lan egonkor bat eta kalitatezko etxebizitza bat prezio eskuragarrian izatea ahalbidetzen duten formulak aurkitzeko eta geure kabuz bizitzea arazo izaten uzteko helburuarekin.














