Berdintasuna

Geure kulturan sendoki atxikita daukagun oinarrizko elementu bat berdintasunaren balorea da. Berdintasuna eskubide gisa ulertzen dugu, maila guztietako parte-hartze, aukera eta tratuak izateko berme gisa, eta sexua, jatorria, sinesmenak edo orientazio sexuala kontutan izan gabe.

Aukerak berdinduz, pertsonen arteko berdintasuna, legearen aurreko berdintasuna, parte hartzean berdintasuna eta erantzukizun publikoetan aritzean berdintasuna, eta batez ere, berdintasun sozialaren aldeko apusturantz aurrera egiten jarraitzeko beste bultzada bat eman behar dela uste dugu.

Kultura arteko hezkuntza sustatzen dugu, elkartrukea eta parte-hartze kritikoaren bitartez gazteen kultura aberastea eta aniztasunarekiko errespetua sustatzeko, eta horrela, berdintasuna, tolerantzia, solidaritatea eta justizia sozialean oinarritutako gizarte demokratiko bat, haren alderdi guztietan gizarteko desberdintasun moralaren kontra lan egiten duen gizarte bat garatzea lortzeko.